
Eskola umeen sikomotrizitate ariketak egiteko eta Udalak eskaintzen dituen ikastaroak emateko gune berria izango dute herritarrek. Urrirako ipini nahi dute martxan. 100 metro karratuko lokala da, eta Ludotekaren parean dago.
Orain arte ekintza horiek frontoiaren azpiko sotoan egiten zituzten, eta orain eraiki berriarekin leku gehiago izango dute. Gune irekia izango da, zabala eta ikastaroetako materiala gordetzeko biltegia ere izango du. Eraikin berriaren barruan ez da komunik ez aldagelarik egongo, baina, beharrizana dutenek Ludotekako komunak erabili ahalko dituzte. Berrikuntza moduan, eraikinera sartzeko kirol txartela sortuko dute, hala erabiltzaileak identifikatuta egongo dira.
Lanak egiteko 60.000 euroko aurrekontua dauka Udalak eta GarbiƱe Saenz de Buruaga alkateordearen berbetan, “lokal berri honek irisgarritasunaren baldintzak beteko ditu”.Izan ere, frontoi azpiko gelara joateko eskailerak jaitsi behar dira.
Gimnasioa frontoian
Orain arte ekintzak egiten zituzten frontoiaren azpiko 70 metro karratuko gelan gimnasioa ipiniko dute. Besteak beste, bizikleta pare bat, korrika egiteko makina edota ergometroa ipiniko dituzte. “Guztira sei zortzi bat aparatu izango dira”, azaldu du alkateordeak. Makinak erosteko 25.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak, eta gimnasioa urte amaierarako edo datorren urte hasierarako prest egotea nahi dute.