
Ondarroako Udala herriko hirigintza antolatzen duen plana, plan orokorra deritzona, berritzen hasia da. Hori dela eta, etzi,
plan orokorraren hasierako azterketen aurkezpena egingo du 19:00etan Kofradia Zaharrean.
Plan orokorrak hain zuen ere,
hirigintza antolatzen duten irizpide ekonomikoak, ekologikoak eta soziologikoak hartzen ditu bere baitan.
Egueneko aurkezpenean, horrenbestez, eremu horietako adituek hartuko dute parte. Hirigintzatik, Sabai enpresa; ingurumen arlotik Ekolur enpresa;soziologiatik Adok gabinetea, eta Lea Artibai Garapen Agentziak irizpide ekonomikoen berri emango dute.