
Ispasterko ilehoria moduan ezaguna zen Patxi Gabika Ibarra (Ispaster, 1937-Lekeitio, 2014) txirrindulari ohia. Astelehenean hil zen bihotzeko ebakuntza bat egiten ari zitzaizkiola.
Ispasterren jaioa, Madarieta baserriko semea, ezkondu eta Lekeitiora joan zen bizitzera.
1966an Espainiako itzulia irabazi zuen, eta bere ibilbide profesionalean 21 garaipen lortu zituen. Besteak beste Giroko, Kataluniako Voltako, Dauphineko eta Euskal Bizikletako hainbat etapa irabazi zituen. Eta Frantziako Tourrean ere sei aldiz parte hartu eta lan bikaina egin zuen.
19961ean Kas taldean hasi zuen profesionaletako ibilbidea, eta 1967rarte egon zen bertan. Gero 1968-1969 denboraldia Fagor taldean egin zuen, baina, hura desagertzean Kas-era bueltatu zen. 1972.urtean erretiratu zen.