
Emtesport enpresaren babespean kontratatu du udalak, eta SHEE-IVEF ikasketez gain, Kirol Kudeaketan Masterra eginda dauka. Bere zeregina Kirol Erakundearen dinamizazioa aurrera eramatea izango da. “Beti ere udalak ezarritako kirol irizpideen barnean”, esan dute.
Bere lanak izango dira, beraz, kiroldegiko zuzendaritzaz eta funtzionamendu egokiaz arduratzea, bertara atxikirik dauden giza eta material baliabideak antolatu, koordinatu eta gainbegiratzea, zehazturiko politikak jarraitzea eta udalerriko kirol eremuetako programak eta jarduerak antolatu, dinamizatu eta garatzea.