Txaber Ormazabal eta Maddi Gallastegi bertsolariak arituko dira kantuan,
20:00etan hasita.
Lehenengo astearen balorazio ona egin dute gaztetxekoek eta datorren asteburua ere ekimenez bete-beteta daukate.
Zapaturako kuadrillen arteko norgehiagoka prestatu dute: Kuadrillen Arteko I. Mendixako Kronoigoera.
18:00etan irtengo dira parte hartzaileak
Lekeitio eta Mendexa lotzen dituen zubitik eta bi kilometro eta 200 metro egin beharko dituzte gorantz 175 metroko malda igota. Norgehiagokan parte hartu nahi duenak gaztetxiean edo
mendexakoigoera@outlook.es helbide elektroniora idatzi behar du.
Gauerako, berriz,
Punk Oi! gaua antolatu dute. Kontzertua,
21:00etan hasiko da
Agressibe Combat taldeagaz, ondoren
DJ Arogate egongo da.
Domekero, gai ezberdinen inguruko proiekzioak egongo dira gaztetxean. Joan den domekan,
Novecento pelikularen lehen zatia jarri zuten eta aste honetan
bigarren zatia emango dute.
20:00etan hasiko da emanaldia.