Frantziako Justizia ministroak Bois D'Arcy-ko lau euskal presoen aldarrikapenak irakurri ditu
Gertaera horren aurrean, lau euskal presoek euskal presoak Euskal Herriratzeko kartela erakutsi zuten, aldarrikapena oihukatzeaz batera. Aldarrikapenak entzuteaz gain, ministroak euskal presoen kartela irakurri egin zuela jakin eragin du Larizek. Andoni Larizegaz batera, Aitzol Iriondo, Iurgi Garitagoitia eta Oier Oa dira Bois D’Arcy espetxean dauden beste hiru euskal preso politikoak.
Beste alde batetik, Frantziako Gobernuak ETAko bi preso Euskal Herrira hurbildu ditu, historian lehen aldiz. Mont Marsaneko espetxera eraman ditu, Landetara, Biriatuko mugatik 136 kilometrora.
Vocentoren informazioak dioenez, hurbildutako bi presoak Oier Ardanaz Armendariz eta Alexander Akarregi Casas dira. Maiatzean eta ekainean hurbildu zituzten, Brian Currin Hegoafrikako bitartekariaren Nazioarteko Harreman Taldeak EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bi arduradunekin Pariseko espetxe batean izandako bileraren ostean.
Azken asteetan, gainera, beste hiru preso hurbiltzeko agindua eman du Frantziak: Josu Urbieta, Raul Aduna eta Montxo Arkaitz Varea, Paristik Poitiersera eraman dituzte.
Mont Marsanekoa kartzela berria da, 2008ko azaroan inauguratu zuten eta 690 presorentzako lekua du. Hasieratik, Mont Marsan ETAren inguruko kartzela-politika kudeatzeko zentrotzat izan du Frantziako Gobernuak.