The Crazy Wheels Band eta Melissa & The Jacks taldeek kontzertua eskainiko dute zapatuan Ondarroako Moby Dick tabernan, doan. Emanaldiak MobyRock Zikloaren barruan daude kokatuta.

Aurreko astean egin legez, asteon ere eskaintza musikala dakar Ondarroako Moby Dick-ek. Oraingoan, ostera, aldaketa batekin: lehenengo kontzertua (The Crazy Wheels Band) 19:30ean izango da eta bigarrena (Melissa & The Jacks), 22:30ean.
Bi taldeek Arrigorri hondartza aurrean eskainiko dute emanaldia, tabernako terrazan.
The Crazy Wheels Band taldeak contry, soul eta rock estiloko abestiak eskainiko ditu. Ondoko kideek osatzen dute taldea: Iosu Arriola (baxua), Mikel Sainz de Rozas (Hammond B3 eta pianoa), Ina Arriola (ahotsa eta gitarra), Juan Fernandez (bateria) eta Xabimen Aretxabaleta (gitarra).
Bestea alde batetik,
Melissa & The Jacks taldeak 80 eta 90. hamarkadetako abestiak eskainiko ditu. «Aro bat markatu zuten abestiak eskaintzen ditugu», azaldu dute taldeko kideek. Horrela, eskainiko duten errepertorioan ondoko taldeen abestiak entzun ahalko dituzte herritarrek: The Police, Peter Gabriel, Sting, U2, Eric Clapton, Simple Minds, Bryan Adams, Lynyrd Skynyrd, Sade eta Men At Work».
Taldea sei kidek osatzen dute: Melissa Mancini (ahotsa), Miguel Ugarte (ahotsa), Giovanni Zanon (gitarra), Angel Ituarte (baxua), Eneko Lizardi (teklatua) eta Iñaki Belaustegi (bateria).