
Horretarako, kreditu aldaketak onartu ditu azken osoko bilkuran Markina-Xemeingo Udalak. Izan ere, Xemein Etorbideko
tarte hori da etorbidean geratzen den espaloi zati estu bakarra.
Xemein Etorbideko lanagaz gainera, beste batzuk ere aurrera eramango ditu udalak. Horrela,
Bekobenta eskolan ikasgela berri bi egingo dituzte, “datorren ikasturterako sortutako beharrei erantzuna emateko”.
Bestalde, herriko erretiratuen elkarteak egindako eskaerei erantzunez,
jarduera fisikorako aparatuak jarriko dituzte Beti Jai elkartean, eta Zelaian eta
Artibai kalean kontsumo baxuko argiteria ipiniko da. Argiteria aldaketa egiteko Agenda 21 proiektuaren diru laguntza izan du udalak.