Arritxu tabernak irabazi du Nazioarteko Kale Antzerkiaren girotze lehiaketa
Martitzenean eman zuten jakitera irabazlea Miren Leturia artistak, Imanol Agirre jaialdiko zuzendari artistikoak eta Xabier Arrate Lekeitioko Udaleko zinegotziak. 700 euro eraman ditu Arritxu tabernak, bigarrena berriz, Txio-Txio denda izan da, eta 200 euro eskuratu ditu, eta hirugarrena Adan eta Eba denda geratu da, 100 euroko sariagaz.
Hiru saridun horiez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman nahi izan die Gallo tabernari eta Azoka dendari. Bestalde, udalak jakitera eman duenez, hainbat denda ari dira lehiaketaz kanpo erakusleihoak girotzen eta Shuka tabernak aste honetan performance xume bat plazaratuko duela aurreratu dute.
Kale Antzerki Jaialdiaren 25. urteurrena dela eta, Lekeitioko Udalak erakusleihoen eta tabernen girotze lehiaketa bat sortu zuen herritarren parte hartzea bultzatzeko. “Lekeitio eta Kale Antzerkia batzen duen ekimen honek sormena eta irudimena saritzea du helburu” azaldu dute antolatzaileek.
Lehiaketan hiru dendak (Txio-Txio, Azoka eta Adan eta Eba) eta bi tabernak (Arritxu eta Gallo) hartu dute parte.