
Zazpigarren Donostiarra banderaren estropada lehiatuko dute KAE 1 Ligan zapatu arratsaldean. Ohorezko txandan irtengo dira bertoko ordezkariak Lekittarra eta Ondarroa, Zumaia eta Getariarekin batera. Lehen txanda, bestalde, Oriok, San Pedrok, SantoƱak eta CastreƱak osatuko dute. Bigarrenean irtengo dira halaber, Elantxobe, Santurtzi, Donostiarra eta Trintxerpe.
Sailkapen orokorrean Zumaia da liderra 34 punturekin. Getaria da bigarrena 33 punturekin eta hirugarren dago Lekittarra 30 punturekin. 25 punturekin Ondarroa da laugarrena, eta bosgarren eta seigarren postuetan 20 punturekin daude Trintxerpe eta Elantxobe.