
Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta,
Errebelde Eguna ospatuko dute
zapatuan Gaztetxean. Herriko gazteak «edozein mozorro jantzi» eta kalera irtetzeko deia egin dute. Errebelde Eguna Gaztetxean
14:00etan egingo duten
paelladagaz hasiko dute. Ederto jan ostean,
altxorraren bila ibiliko dira paella bazkaltzera batuko diren gazte guztiak.
Eguna
kontzertuekin amaituko dute. 22:30ean 3 euroren truke Jake Mate, Habemus Papa(m), Blood as ink eta A.M.D. taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da gaztetxean bertan.