Errebelde Eguna jaia egingo dute Ondarroako Gaztetxean

pnga_erakutsi.pl Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta, Errebelde Eguna ospatuko dute zapatuan Gaztetxean. Herriko gazteak «edozein mozorro jantzi» eta kalera irtetzeko deia egin dute. Errebelde Eguna Gaztetxean 14:00etan egingo duten paelladagaz hasiko dute. Ederto jan ostean, altxorraren bila ibiliko dira paella bazkaltzera batuko diren gazte guztiak. Eguna kontzertuekin amaituko dute. 22:30ean 3 euroren truke Jake Mate, Habemus Papa(m), Blood as ink eta A.M.D. taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da gaztetxean bertan.