
Egueztenean Ondarroan eta Mendaron atxilotu zituzten maiatzean eta ekainean ustez egindako lapurretengatik. Azken egunotan ertzainek jarraipena egin diete. Atxilotuak 21 eta 25 urteko gazteak dira ondasunaren aurkako delituengatik aurrekariak dituzte.
Lea-Artibain eta Mendaron gauean eta goizaldean egin zituzten ustez lapurretak; tabernetan, jatetxeetan, garajeetan, txaboletan eta dendetan. Merkatu beltzean erraz saltzen diren produktuak eta dirua lapurtzen zituzten.
Lau gazteak Eibarko Guardiako Epaitegitik pasatu dira eguerdian, eta epaileak deklarazioa hartu ostean karguekin libre geratu dira. Orain, epaiaren zain dauden bitartean, hilabetero hilaren 1ean eta 15ean Eibarko Epaitegitik pasatu beharko dira.
Mutrikuko Goiko plazan elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean azken hilabeteetako lapurretak salatzeko.