
16:00etan hasiko da proba. Parte hartzaileek 10 kilometro eta 550 metroko hiru tarte egin beharko dituzte. Denetara, tarteen arteko distantzia ere kontuan hartuta, ia 102 kilometroko ibilbidea izango da.
15:00etan irtengo dute autoek Markina-Xemeingo parke itxitik eta lehenengo parte hartzailea 18:15ak aldera helmugaratuko dela aurreikusten dute proba antolatu duten Eskuderia Hamaikakoek.
Sari banaketa 20:20an izango da, Markina-Xemeingo Goiko Portalean.
65autok eman dute izena San Miguelko Rallysprintean. Euren artean daude Gorka Antxustegi eta Txus Jaio gidari ezagunak. Gorka Antxustegi Mirari Arrutigaz joango da bere Peugeot 205 -ean. Betiko modura, Txus Jaiok Jesus Urkidi izango du kopilotu.
Lea-Artibaiko beste parte hartzaile batzuk ere egongo dira proban: Aitor Saizar eta Gorka Aginaga (Renault Clio Sport), Ander Txakartegi eta Alex Malaxetxebarria (Citroen Saxo vts), Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga (Citroen Saxo vts), Ioritz Abaroa eta Jonatan Zabala (Citroen Saxo vts), Oihan Erkiaga eta Iban Arriola (Citroen Xsara vts), Egoitz Zuazo eta Peru Mintegia (Peugeot Rallye), Ramon Muniozguren
Kato eta Julen Guenetxea ( Seat Ibiza Junior), Jose Jabier Aginaga
Joxpo eta Ibar Beroiz (Seat 124 FL). Mireia Saizar berriatuarra ere kopiloto modura joango da Jon Etxebarria gidariagaz.