Ibon Iparragirreren osasun egoerak oso kezkatuta dauzka haren senideak. Azken egunak hotzikara eta buruko minez dago ondarrutarra, eta haren senideek ez dute sendagile baten diagnostikorik jaso, oraingoz. «Martitzenean telefonoz deitu zigunean, hotzikarak eta buruko mina zituela esan zigun. Kartzelako erizainak ez zion esan sukarrik baldin bazuen edo ez. Horrenbestez, ez zuen jakin esaten sukarrik zuen edo ez», agertu du Angelita Burgoak, Ibon Iparragirreren amak.
2010ean kartzeleratu zutenez geroztik, Iparragirreren osasun egoera «krisi egoeran» dagoen bigarren aldia da. «2011z geroztik ez da gaixotu, eta kezkatuta gaude. Mediku baten diagnostikoa edukiko bagenu, zer edo zer lasaiago egongo ginatekeela uste dut.
Horrelako egoera baten aurrean sendagileak esan egin behar luke gaixoak zer duen. Batez ere, s
emeak ziur zer duen ez jakiteak, asko kezkatzen gaitu», gaineratu du Iparragirreren amak.
Haren buruzko
informazio gutxi jasotzeak, oso kezkatuta ditu Ibon Iparragirreren senideak. Izan ere, preso ondarrutarrak
zortzi dei egiteko eskubidea du, eta «ezin da ibili aldiro» deitzen. Telefonotik nahi beste ezin direnez egon, zuzenean kartzelako sendagileari deitzen aritu dira, baina ez dute haren berririk eduki. «Berak esaten duena dakigu bakarrik.
Sendagile baten diagnostikorik ez dugunez, kezkatuta gaude». Bihar [barikua], preso ondarrutarragaz bisita edukiko dute haren senideek, eta orduantxe, aurrez aurre, ikusi ahal izango dute zer nolakoa den haren egoera. «Bisitaren ostean jakingo dugu zehatzago zelan dagoen. Nola dagoen ikusteko aukera izango dugu, azken hiru egunak hotzikara eta buruko minekin egon ostean».