Txile plaza inauguratuko dute domekan Berriatuan
San Pedro jaietako egitarauaren barruan dago kokatuta ekimena. Hitzordua 11:30ean jarri dute udal ordezkariek. Inaugurazio ekitaldia Kepa Bilbaoren omenez egingo dute. Bilbaogaz batera, Txileko ordezkariak ere egongo dira inaugurazio ekitaldian.
Besteak beste, inaugurazio ekitaldian herriko dantzariek eta Txilekoek parte hartuko dute. Horrez gain, Berriatuko abesbatzak Txileko ereserkia eta Berriatuko ereserkiak abestuko dituzte. Bertsolari eta biolinjoleekin, ekitaldia goi-goitik ospatuko dute herritarrek.