
XVI. Atletismo Eguna ospatuko da Markina-Xemeinen bihar, uztailak 12, arratsaldean. Aurrebenjaminetatik hasi eta nagusiak arteko atletismo probak egingo dira.
17:00etan hasita, abiadura probak izango dituzte Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikiek. 60 metro eta 100 metroko lasterketak, 4×80 metro erreleboka, altuera saltoa eta pisu jaurtiketak egingo dituzte.
18:30ean hasiko da, bestalde, bi kilometroko luzerako Kross Txikia. Zelaiari bira emanda Xemeingo elizarantz abiatuko dira txiki eta kadete mailako korrikalariak. Lea-Artibai Ikastetxearen albotik pasatu eta errotondarantz abiatuko dira Arretxinagako zubia pasatu eta berriro errotondatik Xemeingo elizarantz joko dute. Uhagon aurretik igaro eta Xemein Etorbidean zehar Zelaira joango dira korrikalariak helmugaratzeko.
Kross Txikiaren ostean hasiko da 16 urtetik gorakoentzako herri krossa, 19:00etan. 7 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek herri inguruetan zehar. Goizean,
11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean
15:00etatik aurrera, bakoitzaren proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte, eman ahal izango da izena, doan.
KROSEKO SARIAK
Gazteak.
1. Garaikurra eta 50 euro.
2. Garaikurra eta 35 euro.
3. Garaikurra eta 25 euro.
Nagusiak.
1. Garaikurra eta 100 euro.
2. Garaikurra eta 60 euro.
3. Garaikurra eta 40 euro.
Beteranoak.
1. Garaikurra eta 70 euro.
2. Garaikurra eta 50 euro.
3. Garaikurra eta 40 euro.