09:30ean hasiko da domekan, Markina-Xemeingo I. BTT Martxa, Lea-Artibai Zirkuituko bigarren proba. Herriko eta eskualdeko jende asko mendi bizikletan dabilela eta aurten zirkuituari batu eta proba bat antolatzea erabaki dute Markina-Xemeingo BTT taldekoek.
Ibilbidea polita izango dela aurreratu dute antolatzaileek. «Oiz eta Santa Eufemi partetik ibiliko dira parte hartzaileak», zehaztu dute.
Bi ibilbide egongo dira aukeran,36 kilometroko luzea eta 25 kilometroko laburra, eta bietako parte hartzaileek Zelaian izango dute irteera gunea.
Parte hartzeko izena bertan egunean eman behar da. «Federatuek 5 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabeek 10 euro», aitatu dute antolatzaileek.
Martxa herrikoia
BTT martxagaz batera proba herrikoi txiki bat ere prest dute domekarako. «Urtero eskolarteko txirrindu lasterketa egin da Markina-Xemeinen, baina aurten, federazioak beste formato batzuk aukeran jarri ditu eta, txirrindu proba mundu guztiari zabalik egongo da», azaldu dute. Horrela,
7 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahalko du, 11:00etan, Zelaitik hasiko den bizikleta martxa herrikoian. Parte hartu nahi dutenek 10:00etatik 10:45era eman ahalko dute izena.
Martxa honetan ere
bi ibilbide egongo dira aukeran: 12 kilometroko ibilbide luzea eta 7 kilometroko laburra. «Bauskainen aldaperen bat badago baina orokorrean ibilbide erraza izango da, lagun giroan egiteko modukoa», zehaztu dute antolatzaileek.
Amaieran, BTT martxan zein martxa herrikoeian parte hartzen duten guztientzako, hamaiketakoa egongo da.