Mutrikuko Rock Kolektiboak aurten 10 urte betetzen dituela eta, taldea hainbat ekintza ari da antolatzen. Horien artean,
gaur 23:00etan, Joseba Irazoki eta Markos Untzetaren kontzertua egongo da ikusgai
Atxukaleko parkean.

«MRK-ren urteurrena aitzakitzat hartuta, Mutrikuko leku berezi baten antolatu dugu kontzertua: Atxukalen», azaldu dute MRK-ko kideek. Markos
Untzeta izango da lehena agertokira igotzen, eta ostean Joseba Irazokik eskainiko du kontzertua.
Untzeta herrialde anglofonoetan hezitako musikaria da. Ingalaterran igo zen lehen aldiz taula gainera. Eta Londres eta inguruko hirietan ibiltzeaz gain, Bahametara ere iritsi zen bere gitarrarekin. Euskal Herrira bueltatzean berriro euskaraz idazten hasi zen.
Irazoki, «agertokiko piztia»
Bere musikak garbi erakusten du zein den bere bidea: pop-rock estiloa, blues-folk ukituekin. Eta zeintzuek izan duten eragina berarengan: Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen, Van Morrison…
Irazoki, ostera, «taula gaineko piztia» dela diote musika adituek. «Bakarka, edo taldean, zapatzen duen agertoki bakoitzean hautsak harrotzen ditu Irazokik». Mutrikun bakarka ariko da. «Dozenaka tresna erabiltzen ditu: gitarra, bonboa, txistua, txapak…». Irazokik Oso Banda estudioko azken lana aurkeztuko du gaur Mutrikun.