Euskadiko
Urpeko Argazki Digital Txapelketaren finala lehiatuko da Lekeition bihar. Proba Ispaster eta San Nikolas uhartearen artean gauzatuko da. Era berean, Lekeitioko Joseba Aldamiz Etxebarria Urpeko Argazkien 26. Saria ere lehiatuko dute.
Gai guztiak itsaspekoak izan beharko dira eta
partaide bakoitzak sei argazki aurkeztu ahalko ditu atal ezberdinetakoak: arrainaren lehen planoa, arrain osoa, giroa modeloarekin, giroa modelo barik, makro selektiboa (Anemonak) eta makro arrain barik.

Iazko modura, herritarrek erabakiko dute zeintzuk argazkik irabaziko duten. «Herritarrek argazkiak ikusi eta bozkatzea nahi dugu horrela itsas barruan zelako altxorrak dauden ikusteko aukera edukiko dute», adierazi du Angel Ugarteburu Lekeitioko Urpeko Taldeko urpeko argazkien arduradunak.
6 argazki gehienez
Argazkien bozketa 18:30etik 19:30era egingo da Lekeitioko R.M. Azkueren kultur aretoan. «Urpeko argazki lehiaketako partaide bakoitzak sei argazki aukeratuko ditu eta bilduma guztiak proiektatzen egongo dira denbora osoan», azaldu du Ugarteburuk. Herritarrek argazkiak ikusi eta bere aukera ipiniko dute txartel batean.
Lehiaketako izen ematea eta argazki kamerako txartelaren bermatzea 08:00etan izango dira.