
Udaletxearen aurrealdea dotore jantzi dute horretarako. Xemeingo, Markinako eta herri biak batu zireneko armarriekin egindako banderekin apaindu dituzte udaletxeko balkoiak goiz-goizetik.
Karmengo meza nagusiaren ondoren, hantxe, udaletxe aurreko plazan egin dute dantzan Zerutxuko dantzariek
aurreskua. Urtero modura, herriko udalbatzako kideak udaletxearen atarian batu dira ohorezko aurreskurako. Betiko modura, herritarrak ere atera dituzte plazara dantzariek eta soltean egin dute alkarregaz kalejira alaiagaz amaitzeko.

Aurreskuaren ostean Arkupe aurrerantz egin dute herritarrek
Markina-Xemeingo bandaren kontzertua entzuteko. Aurrekaldeko aulkiak bete egin dira kontzertuak aurrera egin ahala eta batzuk gerizpera ere eraman dituzte aulkiak eguzkitik ihesi. Herriko bandak errepertorio zabala jo du estilo guztietako doinuak eskainiz, bai euskal kantak zein pelikuletako doinuak ere.
Eguerdian atera da
Alarabi kalera, trikitilariekin lagunduta.
Urtero modura,
herri kirolak egon dira Zelaian, arratsaldean. Aurten baina,
Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketa jokatu dute. Zazpi emakumek parte hartu dute estreinako aldiz egin den norgehiagokan. Gizonezkoetan berriz, lau ibili dira lanean. Ostean, Euskadiko Herrialde Arteko Zortzi Kiroletako Taldekako Lehenengo txapelketa (lasto altsatze, gurdia, harria zulatu, harrijasotzea, trontza, txinga..) jokatu zuten.

TanborradaZazpi taldetan banatuta,
250 ume eta nagusik parte hartu zuten martitzen gaueko tanborradan. Urtero modura Xemeindik irten eta Zelairako bidea hartu zuten zuriz eta kolore ezberdinetako txalekoak jantzita. Zelaian, geldialdia egin zuten kanta batzuk jotzeko eta gero alde zaharretik zehar udaletxe aurreko plazara joan ziren jotzera. Danborradako zuzendariek udaletxeko balkoietatik gidatu zituzten danborjoleak.
Argazki galeria [nggallery ID=184]