
Alain Muriades eta Aitor Garcia Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatearekin batu ziren Olatz auzoan.
Argazkia–Mutrikuko Udala.
Alain Muriedasek eta
Aitor Garcia ‘Tortxu’k Gazteiz, Donostia, Mutriku, Bilbo eta Mungia banatzen dituzten 250 kilometroak saltaka egin dituzte asteburuan, gelditu gabe. Hain zuzen ere, bi kirolariek
birikietako linfangioleiomiomatosis deritzon LAM gaixotasuna duten emakumeen alde egin dute
erronka solidarioa.
Lasterketa solidarioa aurreko zapatuan igaro zen Mutrikutik, izan ere, herritar batek gaixotasun hori du. Lasterketa solidarioa Mutrikura heldu zenean
hainbat herritarrek ongi etorria egin zien bi lasterkariei. Bien bitartean, gaixotasunari buruzko informazioa eta elkarte solidarioaren materiala salgai egon ziren Mutrikun.