
09:00etatik 12:30era jarri dute hitzordua eta besteak beste, parkeko belarra moztu eta barazkiak landatuko dituzte taldeko kideek.
Zehatz esateko, porruak, azak eta zerbak dira landatuko dituztenak. «Horrez gain, etortzen direnen artean uzta banatuko dugu», azaldu dute Lekitto Bedarrekoek.
Parkean beharrean jarraitzeko ekintza antolatzeaz gain, taldeak herritar guztiei parkera joateko gonbidapena egin die. «Nahi duen guztia gonbidatuta dago ortutik paseatzera eta landarak nola hazi diren ikustera. Azken egunetako eguraldiekin, irudi politak ematen ari dira landatutako landareak».

Joan den astean, esaterako, jardinerak apaindu eta letxugak, berenjenak eta albahaka landatu zituzten. «Gainera, goizean, Orleanseko pertsona frantsez baten bisita izan genuen. Hark parkera ekarri zuen bere hondakinak, konposta gunera. Balmasedako bikote bat ere urreratu zen, hain tomate onak edukitzeko zer egiten genuen galdetzeko», esan dute taldekoek.