
Mutrikuko Miruaitz frontoian
maila horretarako partida bat jokatuko den lehen aldia izango da, gainera. “Zirkuitu hau egiten den lehen aldia da. Markina-Xemeinen hasi da, eta zirkuituko bigarren partidak Mutrikun jokatuko dira”, azaldu du Jon Mendizabalek, Danok Bat zesta punta taldeko kideak.
Danok Bat taldeko kideak zapatuan Miruaitzen jokatuko diren zesta puntako partidei begira
sekulako gogoarekin daude. “
Jendeak emango dugun ikuskizunarekin
gozatzea nahi dugu“, gaineratu dute. Hain zuzen ere, Miruaitz zesta puntako erreferente bihurtuko da hurrengo bi asteburuetan; punta-puntan dabiltzan eliteko pilotariak bertatik bertara ikusteko aukera egon da. “Federazioak mutrikuarroi zesta puntako jokalaririk onenak bertan ikusteko aukera eman digu. Munduko pilotari onenak bertan jokatzen edukitzea oso pozgarria da guretzat”.
Lehen partidan Foronda-Lopez, Hormaetxea-Irastorza; eta bigarrenean, Goikoetxea-Urtasun, Beaskoetxea-Hernandez bikoteen arteko norgehiagokak ikusi ahal izango dira zapatuan
Zapatuan, beraz, pilotazaleek zesta puntako elitean dabiltzan jokalaririk onenak ikusteko aukera izango dute Mutrikun. 22:00etatik aurrera, bi finalerdi jokatuko dira. Batean, Iker
Foronda aurrelari gasteiztarrak eta Imanol
Lopez atzelari zumaiarrak osatutako bikotea Alex
Hormaetxea aurrelari bermeotarraren eta Eric
Irastorza atzelariaren aurka ariko dira. Bigarren partidan berriz, Iñaki Osa
Goikoetxea aurrelari zumaiarrak eta Manex
Urtasun atzelari irundarrak sortutako bikoteak Diego
Beaskoetxea aurrelariaren eta Jonathan
Hernandez atzelari gasteiztarraren aurka aritu beharko dute.
Zapatu honetan,
uztailaren 26an Mutrikun jokatuko diren
finalerako sailkatuak jakingo dira. Era berean, hurrengo zapatuan hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko partidak ere jokatuko dira.
Sarrerak dagoeneko salgai daude;
15 eurotan eros daitezke
Miruaitz frontoiko
tabernan.

Danok Bat taldeak eta Euskal Pilota Federazioak
apustu garrantzitsua egin dute Mutrikun, Markina-Xemeinen eta Donostian jokatuko diren partiden alde. Hain zuzen ere, zirkuitu horrekin
zesta punta sustatu eta pilota zaletasuna handitu nahi izan dira herrian.
“Zesta punta desagertzen ari zela ikusten ari gara. Hori dela eta, Euskal Federazioak eta bertan gabiltzan klub guztiok batuta, hori guztia bultzatzeko gutxika-gutxika lanean hasita gaude. 2015ean munduko hainbat lekutan pilota jaialdiak egiteko asmoa dugu, eta bien bitartean, uda honetan Mutrikun, Markina-Xemeinen eta Donostian jokatuko den zirkuitu honekin, hurrengo urtean datorrenari begira, gose pixkat bat asetzeko balioko du”, gaineratu dute Danok Bateko kideek.
Mutrikuarrak eta inguruko herrietako pilotazale guztiak
Miruaitzera etortzera gonbidatu nahi dituzte Danok Bat taldeko kideek. “Pilota jaialdi ederra egongo da aukeran”.