
Jardunaldiaren
helburua hegaluzearen arrantza eta kontsumoa suspertzea eta babestea dira. “Hain zuzen ere hegaluze harrapaketa Lekeitioko arrantzaleen oinarri ekonomikoetako bat da;
Lekeitioko marinelek apustu handia egin dute etorkizuna duen arrantzaren alde. Alegia, betiko arrantzan oinarrituta,
gure elikagaien eta ingurumenaren kalitatea babesteko apustua egin dute”, azaldu dute Lekeitioko udal ordezkariek.
Ekintzak gaur hasi eta abuztuaren 2ra bitartean egingo dira. Aurten, gainera,
berrikuntza eta guzti dator jaia: h
egaluze kontserba ikastaroa egongo da aurten. Ikastaroan
24 lagunek parte hartu ahalko dute eta interesatuek Turismo Bulegoan izena eman behar dute. “Ikastaroa doan izango da. Gainera aurten ere, kofradian hitzaldiak eta hegaluze errea eskainiko dira”.
Arrantza “betidanik” izan da Lekeitioko ekonomiaren giltzarri. “Udalaren ustez, arrantza dugu, herriaren izate eta izaera definitzen duen lanbidea. Arrantza jarduerari dagokionez, Lekeitioko itsasontziek neurri handi batean, hegaluze harrapaketan oinarritzen dute bere jarduera ekonomikoa. Antxoaren kanpaina kenduta, harrapaketen fakturazio orokorretik %80a arrantza honi dagokio; beraz, kanpaina honen arrakasta bermatzea ezinbestekoa da sektorearen biziraupenerako”.
Hegaluzealdia
Lekitioko San Pedro kofradiak, Lekeitioko Udalak, tabernak eta elkarteak elkarlanean antolatzen dute.
Egitaraua:
- Uztailaren 18an: Hitzaldia “Kirol eta artisau arrantza: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.” 19.30etan Kofradiako Aretoan
- Uztailaren 22an eta 23an: Hegaluze kontserba ikastaroa. 18.00etatik 19.00etara Kofradian. Izena ematea Turismo Bulegoan.
- Uztailaren 24an: The Wish Fish. 19.00etan zine emanaldia Ikusgarri Aretoan.
- Uztailaren 25, 26 eta 27an: Hegaluze pintxo eta platerak dastatzeko aukera herriko taberna eta jatetxeetan
Uztailaren 26an: HEGALUZE EGUNA
- 10:00etatik aurrera Marmitako txapelketa plazan Aittitta Txiki elkarteak antolatuta.
- 11:30etan Arrain Salmenta (venta, subasta) erakustaldia Kofradian. Izen ematea Turismo Bulegoan
- 15:00etan Bazkari herrikoia plazan Aittitta Txiki elkarteak antolatuta
- 19:00etatik aurrera hegaluze errea Kofradia aurrean
- 20:00etan Lekeitioko Estudiantinaren kalejira.
- Lekeitioko 38. Hegaluze arrantza kopa. Antolatzailea: Club de Pesca de Atún de Lekeitio.
Egunean zehar Aittitta Makurra txaranga eta Marabatu batukada herriko kaleetan.
- Abuztuaren 2an: V. Willows desafioa (hegaluze arrantza). Izena ematea Willows Tavern. Uztailak 5 eta 25 bitartean. www.willowsdesafioa.com