
Baxurako arrantzaontzi bakan batzuk zeuden gaur goizean portuan
Asteon
arrain gutxi sartu da Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Batez ere, txitxarro txikia porturatu da. “20.000 kilo inguru saldu dira, eta bi euro azpitik saldu da, batazbeste”, esan dute Kalare Deunan. Bestelakoan, asteon “nahiko lasai” ibili da Ondarroako benta.
Sartu diren arrainen artean,
aipagarrienak, legatza eta sardina izan dira. Amuko arrantzaontziek, 4 euro inguruan saldu den legatz apurra ekarri dute Ondarroako bi itsasontzik. Bestalde, “berez sardina sasoia ez baldin bada ere”, tamaina politeko sardina apurra porturatu da Egidazu kaian. “Kiloko 24 ale inguru sardina izan da sartu dena; tamaina politekoa eta hazi xamarra”.
Hegaluze denboraldiari dagokionez, oraingoz, “hegaluze apurra” sartu da Ondarroan.
Asteon, behintzat,
ez da hegaluzerik porturatu Ondarroan. “Hegaluzeak urruti ibili behar du. Inguruetan hegaluze apur bat sartu da, baina hemen ez. Ondarroatik hiru bat eguneko bidean, Irlanda azpian edo beherago, daude momentu honetan bertoko txalupak, eta a
stelehenerako edo martitzenerako bentan, hegaluzea egotea espero dugu”, agertu dute bentan.
ONDARROAKO KALARE DEUNA KOFRADIAN ASTEAN SARTU DEN ARRAINA
Astelehena
- Txitxarro txikia. 5.300 kilo; 1,48 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 350 kilo; 0,72 euro, bataz beste.
- Betandia. 330 kilo;1,33 euro, bataz beste.
Martitzena
- Txitxarro txikia. 5.050 kilo; 1,64 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 310 kilo;1,22 euro, bataz beste.
- Boba. 360 kilo; 0,30 euro,bataz beste.
Eguaztena
- Txitxarro txikia. 4.550 kilo; 1,61 euro, bataz beste.
- Sardina. 6.600 kilo; 1,91 euro, bataz beste.
- Betandia. 760 kilo; 1,20 euro, bataz beste.
- Boba. 450 kilo; 1,61 euro,bataz beste.
- Txitxarro zuria. 5.050 kilo; 2,70 euro, bataz beste.
Eguena
- Txitxarro txikia. 4.400 kilo; 1,25 euro, bataz beste.
- Betandia. 1.290 kilo; 1,56 euro, bataz beste.
- Haginzorrotza. 360 kilo; 5,58 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 1.290 kilo; 2,41 euro, bataz beste.