
Aldizkariaren izenagaz, gainera,
hitz jokoa egin dute aldizkariaren sortzaileek. Alde batetik
geu gaz ondarrutarrez gu gara adierazten duena irakurri daiteke, eta, bestetik,
geuaz; gurekin. «
Geu gaz Etxelilan parte hartzen dugunon aldarria da, gu gara eta gure bizipen, kezka eta ikastetik berba egingo dugu, hemen egin eta pentsatzen dena zabalduz. Geu(g)az, berdintasun bidean denok dugulako zer egin eta emana. Zuk ere hemen gurekin zure lekua duzulako eta zure sentitzea nahi dugulako.
Ikuspegi feministatik eztabaidatu eta begiratuko da ingurua. Bertan, antolatzen diren ekintza ezberdinen eta topaguneen lekuko izango da, emakumeen berdintasunerantz partaidetza eta presentzia sustatzeko tresna. Eta
mundua betaurreko moreen bitartez begiratzeko saiakera izango da ere, gaurkotasunezko eta intereseko gaiei buruzko hausnarketen lekuko», azaldu dute aldizkariarien egileek.
Intereseko gaiak zabaldu eta eztabaida pizteko bide izan nahi du aldizkari berriak. «Herritarron parte hartzetik sortzen dena herritarrongana berriro heltzeko bide bat da aldizkaria kaleratzearena», gaineratu dute. Era berean,
aldizkari dinamikoa izango da Geu(g)az; aldizkarian jorratzeko gai eta leku ezberdinak aurkitu ahal izango dira, betiere, ikuspegi feminista ahaztu gabe. «Ekonomia, sexualitatea, mundua, nortasuna, ingurugiroa, jendartea… bezalako gaietan murgilduko gara. Elkarrizketa, erreportaje, iritzi artikuluak, berriak, inkestak izango dira aldizkariaren atalak».