Hormaetxea eta Lopez nagusi Markina-Xemeinen
Atzo jokatu zuten Jai Alai zirkuituko lehenengo txapelketako finalean erakustaldia eman zuten Hormaetxeak eta Lopezek. 35-28 irabazi zieten Goikoetxeari eta Hernandezi. Bestalde, finalaren aurretik jokaturiko partiduan Arbek eta Irastorzak 25-30 garaitu zituzten Erkiaga eta Urtasun. Jendetza batu zen frontoian zesta puntako jokalari onenak ikusteko eta giro itzela egon zen.