
Umeek zein kuadrillek era askotako jolasetan parte hartzeko aukera eduki dute. 11:00etan zabaldu da urtero, Karmen Txiki Egunean umeei begira antolatzen duten parkea eta lehen momentutik egon dira umeak puzgarrietara igotzeko prest. 12:00etarako, beteta zeuden denak eta ilarak ere sortu dira aurrean. Hala ere, bero handia zegoela eta, asko, Zelaiko zuhaitzen gerizpean babestu dira, txosnetako agertokiaren gainean jarrita. Beste batzuk, ostera, belarra buztitzeko erabiltzen diren ihinztagailuetako uragaz bainatu dira.
Lau puzgarri handi eduki dituzte umeek Zelaian, plazabarripean berriz, Geinkek lagunduta, kirol egokituetan parte hartzeko aukera eduki dute gaztetxoek. Irteeran txartel bat hartu behar zuten eta bost gune ezberdinetatik pasatu behar ziren kirolak probatuz. Txirrindularitzan egin dute handbikeagaz, lokotx batzen hatzamarrak mugitu ezin zituztela, slaloma egin dute gurpildun aulkiekin eta hockeyan ibili dira gurpil base baten gainean jarrita. Azkenik, bocciara jolastu dute. Hori guztia egin duenak, diploma lortu du helmugan.

Umeein batera ibili dira baita, goizean, Alarabi eta trikitilariak kalejiran eta aitita eta amama erraldoiak dantzan txistulariekin. Buruhandien aurretik aringa-aringa ibili dira ume eta gazteak alde zaharretik.

Goizean umeen txanda izan bada, arratsaldean kuadrillek hartu dute jolaserako testigua. Txosna batzordeak antolatuta kuadrillen arteko pentatloia jokatu da Zelaian.
Umeen erromeriak eta Aiko dantza taldearen erromeriak jarri dute dantzan herria.
Argazki galeria [nggallery ID=184]