
Kanpainak izan duen arrakastarekin, “pozik” agertu dira elikagaien bankuko kideak. “Mutrikuko herritar guztiei izan duten eskuzabaltasunagatik eskertu nahiko genituzke.
Eskerrak bihotz-bihotzez.
Malen jai zoriontsuak opa dizkizuegu zuoi guztioi”, azaldu dute pozez gainezka elikagai bankuko kideek.
Hilaren 10, 11 eta 12an jasotako elikagaiak eta garbitasunareko produktuak gaur goizean banatu dituzte Mutrikuko komentuan duten lokalean. Hain zuzen ere,
50 familia eta 125 pertsonari ematen dio laguntza Mutrikuko elkarte solidarioak. Elikagaiez gain, Mutrikuko hainbat saltokietan ipinitako itsulapikoetan beste 259,61 euro ere jaso dira. Diru kopuru hau Kalbaixoetan banatuko dute.
Dirua eta elikagaiez gain, herriko farmazietan eta beste hainbat dendetan,
garbitasun pertsonalerako produktu ugari batu dira. Besteak beste, 73 konpresa pakete eta umeentzako 30 pardel pakete batu dira. Bestalde,
herriko fruta dendek 41 kilo fruta eta barazki eman dizkiete gaurko goizeko banaketan emateko. Horrez gain, «aurreko astean waterpoloko talde bat Mutrikuko igerilekuan partida bat jokatzen aritu zen, eta haiek 252 jogurt eman zizkiguten», gaineratu dute.