
Atzo lehiatutako estropadan Bermeoko taldeak egin zuen denborarik onena: hemeretzi minutu eta hogeita hamabi segundu. Zortzi segundu pasatxora sartu zen Kaiku, eta haren atzetik sailkatu ziren Zierbena eta Portugalete. Hain zuen ere, lau horiek dira atzo ohorezko txanda osatu zuten klubak. Eta laurek jokatuko dute Euskadiko Traineru txapelketa.
Lea-Artibaiko ordezkariei dagokienez, Isuntzak bosgarren egin zuen etxean, hogei minutu, hogeita bi segundu eta berrogeita sei ehuneneko denborarekin. Ondarroa, berriz, zazpigarren lekuan sailkatu zen, Urdaibai lehenengoarengandik minutu bat, zortzi segundu eta hogeita sei ehunenetara.
Asteburuan Orion
Bestalde, asteburu honetan Orion egingo dute zazpigarren Bixigu Eguna bandera KAE 1 Ligako traineruek.