Elkartasun Eguna ospatuko da zapatuan Lekeition

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Askatasuna helburu elkartasuna bide lemapean Preso eta iheslarien aldeko mugimenduak egun osoko egitaraua antolatu du, eta Gaztetxekoek ere euren ekarpena egiteko asmoz Elkartasun Gaba prestatu dute. 14:30ean, bazkaria egingo dute plazan eta ostean argazki erraldoia atera eta margoen zozketa egingo dute. 19:30ean, berriz manifa egingo da Eskolapetik hasita, eta amaieran ekitaldia. 21:00etan hasiko da Elkartasun Gaua. Selektah, Steo eta Bad Sound System DJ en kontzertuak egongo dira gaztetxean bai eta parrillada eta Elkartasun Gutunak ere.