Mutrikuko kantera atzeko aparkalekuak, zabalik

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Atzoz geroztik [uztailak 17], 58 aparkaleku berri ditu Mutrikuk. «Herriaren erdiguneari arnasa ematea da aparkaleku horien helburu nagusia. Inguru horretan autoen joan-etorria dela-eta nahaste ugari sortzen dira. Aurrez zeuden aparkalekuei, komentukoak eta hauek gehituta arazo horri irtenbidea ematen saiatzea da Udalaren helburua», azaldu du Joseba Palenzuela alkateak. Aparkalekuan, gainera, urritasun fisikoa dutenentzako bi aparkaleku daude, eta kamioiek aparleku berria ezin dutela erabili azpimarratu du udalak.