XV. Marmitako txapelketa antolatu du Lekeitioko Aittitta Txiki kultur elkarteak uztailaren 26rako

LEKEITIOKO_MARMITAKO_TXAPE Parte hartzeko izena uztailaren 23ra arte eman ahal da Lekeitioko kultur etxean.  Marmitakoa plazan aurkeztu beharko dela jakitera eman dute antolatzaileek. Lapiko bakoitzagatik 10 euro ordaindu beharko dira eta plazan bazkalduko dutenek pertsonako 4euro ordaindu beharko dituzte. Marmitakoen aurkezpena 13:0 etan izango da, plazan. Sariak egongo dira lehenengo hirurentzat eta azkenarentzat. SARIAK
  1. Txapela, garaikurra eta dirua.
  2. Garaikurra eta dirua.
  3. Garaikurra eta dirua.
Farolillo gorrija: Garaikurra eta euro 1. Parte hartzaile guztiek oroigarria izango dute.