https://www.youtube.com/watch?v=riMnWMTY6pQ
Ehun gazte inguru elkartu dira gaur, uztailak 19, aurtengo Malen jaietako Gazte Egunean. Bazkalosteko jolasetan eguraldiak lagundu ez badu ere, goizean herriko gazteak kalez kale ibili dira, poteoa egiten. 15:15ean gazteak Beheko Plazan elkartu dira eta Gazte Eguneko argazkia atera dute. Aurten, Gazte Egunean 60. hamarkadako arropekin mozorrotzea proposatu dute gazteek eta asko, ia gehienak, mozorrotu dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Ehun gazte inguru elkartu dira gaur, uztailak 19, aurtengo Malen jaietako Gazte Egunean. Bazkalosteko jolasetan eguraldiak lagundu ez badu ere, goizean herriko gazteak kalez kale ibili dira, poteoa egiten.
15:15ean gazteak Beheko Plazan elkartu dira eta Gazte Eguneko argazkia atera dute. Aurten, Gazte Egunean 60. hamarkadako arropekin mozorrotzea proposatu dute gazteek eta asko, ia gehienak, mozorrotu dira.
Aurtengo Malen Jaiei hasiera emango dien txupinazoa astelehenean botako badute ere, jai giroari hasiera eman diote gazteek, asteburuan.
Argazki galeria [nggallery ID=185]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.