

https://www.youtube.com/watch?v=zRvn2ponAcM Ondarroako Iparra Galdu Baik plataformak Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarra etxeratzeko eskatzeko hainbat ekimen prestatu ditu uztailean. Horren harira, zapatuan argazki erraldoia atera eta elkarretaratzea egin zituzten Arrigorri hondartzaren inguruetan.


https://www.youtube.com/watch?v=oSCH96uNT9Q Lekittoko Deabruen su, ke eta txinparta artean agurtu zuten Alarabi atzo gauean. Lekeitioko taldearen ikuskizunak amaiera zaratatsu eta ganberroa eman zieten jaiei eta herritarrekin batera eurak ere Alarabiren bidelagun izan ziren Zelaiko sua itzali arte.

https://www.youtube.com/watch?v=Al_WlDLNx2Q&feature=youtu.be Bariku iluntzean Ondarroan Elkartasun Bertso Saioa egin zen. Hasiera batean ekimena frontoian egin behar baldin bazen ere, azken orduan, eguraldi txarra tarteko, bertso saioa lekuz aldatu behar izan zuten antolatzaileek. Azkenean, Sustrai Colinak, Iratxe Ibarrak eta Arkaitz Estibalesek Kalare Deuna kofradian abestu behar izan zuten. Gai jartzaile lanetan Kirmen Uribe aritu zen, eta Uribek proposatutako gai xelebreek kofradian batu zen publikoaren barre algarak eragin zituzten.

https://www.youtube.com/watch?v=3IuKCplL030&feature=youtu.be Euskadiko Liburu Ganbarak eta Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatuta, liburu azoka zabaldu dute Ondarroako Alamedan. Hurrengo uztailaren 27ra arte, Alamedara joango diren liburuzaleek betiko eta azkenaldian merkaturatu diren liburuak erosteko aukera izango dute.


https://www.youtube.com/watch?v=veANET9y4V8&feature=youtu.be Mutrikuarrak goi-goitik ari dira Malen Jaiak ospatzen. Zapatuan Gazte Eguna ospatu eta gero, atzo [uztailak 20], Elkartasun Eguna ospatu zuten herritarrek. Goizean omenaldia egin eta gero, eguerdian, 100 herritar inguru bildu ziren Beheko Plazan bazkaltzeko. Ostean jai giroak ez zuen etenik eduki.