Datorren urtera arte agurtu dituzte Karmen jaiak markina-xemeindarrek
https://www.youtube.com/watch?v=oSCH96uNT9Q Lekittoko Deabruen su, ke eta txinparta artean agurtu zuten Alarabi atzo gauean. Lekeitioko taldearen ikuskizunak amaiera zaratatsu eta ganberroa eman zieten jaiei eta herritarrekin batera eurak ere Alarabiren bidelagun izan ziren Zelaiko sua itzali arte.
Ekintzaz betetako asteburua izan dute herritarrek jaiekin amaitzeko. Ermuko Irulitxa txaranga ibili zen barikuan giroa alaitzen kalerik kale eta Euskal preso eta iheslariak ere gogoan izan zituzten Arkupean egindako elkarretaratzean.
Zapatuan, bestalde, herri bazkaria izan zen herritarren bilgune. Goizetik Zelaia mahai eta aulkiez jantzi eta janariak prestatzen hasi ziren berdegunearen bueltako pasialekuan. 122 kuadrilla batu ziren Zelaian; 2.546 lagun inguru. Goiza ederra egin zien arratsaldean, ostera, herritxoua amaitzeko ikuskizun gutxiren faltan, euri zaparrada hasi zuen eta ahal zuten lekuan babestu ziren herritarrak. Hala ere, ikuskizunak aurrera jarraitu zuen eta Zelaian geratu ziren ausartenak, eguzkitakoen azpian dantzan.
Parte hartze handia
Kuadrillek eta herritarrek gogoz hartu dute parte aurten bai joko zein ekintzetan. Herri bazkariko parte hartzeak gora egin du, bai eta txosnetako afariak ere. 200 lagun inguruk afaldu dute aurten txosnen aurrean, inoiz baino gehiago. Piraguan, soka saltoan eta globoak apurtzen ibili ziren kuadrillak esate baterako, Gazte Asanbladak antolatutako pentatloian; Aikogaz dantzan edo kantuan egiteko ere lagun asko bildu ziren.
38 lagunek hartu zuten parte, berriz, Briska Txapelketan eta 57k musean. Juli Arrieta eta Mª Angeles Lejardi izan ziren briskako txapeldunak eta Jose Mari Lejardi eta Jose Mari Zubizarreta musekoak. Edurne Agirre eta Julian Arrate izan dira bigarrenak briskan eta Ispasterko Olabe eta Bedaroko Olabe geratu ziren bigarren musean.
Karmen Jaietako argazki galeria orokorra [nggallery ID=184]