100 lagun batu dira Malen jaietako Kuadrilla Eguneko bazkarian
https://www.youtube.com/watch?v=ZgL0mgfzqLE&feature=youtu.be
Mutrikuko Malen jaiek aurrera jarraitzen dute. Gaur, Kuadrila Eguna ospatu dute, eta urtero egin modura, kuadrilla bakoitzak bere jantzi koloretsuekin ospatu du eguna. Goiza futbito txapelketa "berezi eta xelebre" batekin hasi dute mutrikuarrek. Izan ere, Mutrikuko festetan ez da sekula zezenik faltatzen, eta Koadrila Eguneko futbito txapelketa ere, zezenekin egiten dute. Txapelketara, guztira, zazpi kuadrilla animatu dira. "Ohiko baino talde gazteagoak izan ditugu aurten, eta horien artean bi nesken talde ere", azaldu dute antolatzaileek.
Mutrikuko Malen jaiek aurrera jarraitzen dute. Gaur, Kuadrila Eguna ospatu dute, eta urtero egin modura, kuadrilla bakoitzak bere jantzi koloretsuekin ospatu du eguna. Goiza futbito txapelketa “berezi eta xelebre” batekin hasi dute mutrikuarrek. Izan ere, Mutrikuko festetan ez da sekula zezenik faltatzen, eta Koadrila Eguneko futbito txapelketa ere, zezenekin egiten dute. Txapelketara, guztira, zazpi kuadrilla animatu dira. “Ohiko baino talde gazteagoak izan ditugu aurten, eta horien artean bi nesken talde ere”, azaldu dute antolatzaileek.
Txapelketa hamar minutuko partiduekin hasi dute, gero, sei minutuko partidak jokatu dituzte; eta, azkenik, finalean 4 minutuko partida jokatu dute bi kuadrilla finalistek. Txotx eta Ein kuadrillak heldu dira futbito txapelketako finalera; 100 euroko saria Txotx kuadrillakoek eraman dute, Ein kuadrillari 4-1 irabazi eta gero.
Herriko kuadrillen arteko futbito txapelketa amaitu eta gero, gazteek osatutako txaranga herriko bazterrak girotzen hasi da. Goiko Plazan hasi, eta kuadrillekin batera herria eta herritarrak girotzen ibili da txaranga bere musika doinu alaiekin. Bazkaltzera joan aurretik, txarangak lagunduta, poteoa egin dute, eta 15:00etan denak Goiko Plazan egin den kuadrillen arteko bazkarian batu dira.
200 pertsona batzeko erronka egin zuten herriko kuadrilek, baina gaur erdia bakarrik batzea lortu dute Goiko Plazan. Hala eta guztiz ere, giro “ezinhobean” batu dira kuadrillak plazan ipinitako mahai luzeetan. Txurruka Plazan batu direnek entsalada eta marmitakoa jan dute, eta amaitzeko, txokolatezko tarta.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.