KAE1 ligako traineruek El Correo Ikurrina-BBK Sari Nagusia jokatuko dute domekan Lekeitioko uretan, ligako 6. estropada puntuagarria. Hamabi traineruk hartuko dute parte 12:00etan hasiko den estropadan.
Hiru tandatan aterako dira uretara traineruak. Lehenengo tandan Oriok, SantoƱak, San Pedrok eta CastreƱak arraun egingo dute, bigarrenean Donostiarrak, Trintxerpek, Elantxobek eta Santurtzik eta hirugarrenean Zumaiak, Getariak, Lekittarrak eta Ondarroak. Hurrengo probak abuztuaren 2an Santurtzin eta abuztuaren 3an Getarian izango dituzte.
Algortan eta Zumaian
KAE 2 ligako traineruak ligako 6. estropada puntuagarria jokatuko dute zapatuan, 16:00etan, Algortako portuan. 15 traineruk lehiatuko dute Algortako Portuzaharra XI Ikurrina, tartean egongo dira Bermeo eta Mundaka.
Lehenengo tandan zazpi traineru aterako dira, eta hurrengo bietan lau.
Domekan liga Zumaian jokatuko dute. 12:00etan hasiko da Zumaiako IV. Ikurrina eta berriro norgehiagokan arituko dira 15 traineruak. Abustuaren 2an izango dute hurrengo hitzordua Mundakan, 18:30ean.
TKE liga, bestalde, Getxora ailegatuko da zapatuan. Getxoko ikurrinak San miguel Ligako 12 traineru onenak bilduko ditu 18:30ean hasiko den estropadan. Domekan, berriz, Zierbenara joango dira arraunlariak Petronor Bandera lehiatzera. 12:15ean dute hitzordua.