Nautikan batzen diren musikari guztiak kalera aterako dira eguna ospatzeko. Zazpigarren urtez musika herrian zehar zabaldu eta kontzertu berezia eskainiko dute.
12:00etan hasiko dira taldeen kalejirak. Hau da, urte osoan Nautikan entsegatzen duten talde desberdinek herriko leku desberdinetara zabalduko dute euren musika.
12:30ean, berriz,
talde guztiak Nautika aurrean bilduko dira kontzerturako. Talde bakoitzak pare bat pieza joko dituela aurreratu dute eta amaieran guztiak batera arituko dira.
Sei talde kalerik kale
Nautika Egunean parte hartuko dute Lekitto Musika Bandak, Itxaropena Txistulari Taldeak, Tratu Tala Tinbalero Taldeak, Aratuste Alai Estudiantinak, Aittitta Makurra Txarangak eta Kantu Tailerrak.
Nautika Eguneko ekitaldi garrantzitsuena goizeko kontzertu berezia bada ere, instrumentuak soinean hartuta, egun osoan herria alaitzen ibiliko direla azpimarratu dute Nautikako musikariek.