Urtero legez,
Arranondo Kultura Elkarteak marmitako lehiaketa antolatu du aurtengo Ondarroako Andra Mari jaietarako. Abuztuaren 16an izango lehiaketa, betiko moduan, Alamedan.
Izena emateko aukera, ostera,
abuztuaren 1ean egongo da. Egun horretan, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Batzokira joan beharko dute,
19:30etik 20:00etara.
Izena emateko ordu erdiko tartea badago ere, aurreko urteetan bat baino gehiago izan dira zerrendatik kanpo geratu izan direnak. Izan ere,
lehiaketak arrakasta handia dauka eta parte hartzaile kopurua mugatua da.