Aurten 231 urte bete dira Simon Bolivar jaio zela. Eta urtero egin legez, Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar museoan jaiotzaren urteurrena ospatu dute, ekitaldi xume batekin. Ekitaldia gaur egin dute [uztailak 24] eta besteak beste,
Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea, Ana Arriaga museoko zuzendaria eta Asier Madarieta Bizkaiko Foru Aldundiko kultura saileko kidea egon dira ekitaldian. Xabier Irujo historialariak askatzailearen inguruan idatzitako liburua aurkeztu du eta Isabel Monge artistak museoan ikusgai jarri duen erakusketa inauguratu du:
Itsasorako bidea.