Baxurako arrantza ontziak hegaluze kanpainan murgilduta badaude ere, asteon 10.000 kilo sartu dira Ondarroan. Orokorrean, txitxarro txikia eta salbeoa izan direla nagusi esan dute Ondarroako bentako arduradunek. «Batazbeste, arrantza ontziek 17 egun inguru behar izaten dute oraindik hegaluzea dagoen lekura arte joan eta itzultzeko», azaldu du Ondarroako bentako arduradunak.
Hori dela eta, asteon, astelehenean bakarrik sartu da hegaluzea Ondarroan. «Aurrera begira, espero dugu eguraldi txarrekin eta, hegaluzea gerturatzea eta arrantzaleek gertu arrantzatu ahal izatea. Orduan kiloak sartuko dira eta». Txitxarro txikia eta salbeoa Sartu diren hegaluze kiloak Ongi Etorri eta Itoiz arrantza ontziek ekarritakoak dira; batazbeste, kiloak 4 euro egin ditu. Asteon txitxarro txikia eta salbeoa nagusitu direla esan dute langileek. «Sardina, buztan beltza eta muxarra ere sartu da».