«Lagunartean, bikotearekin edo familiarekin gozatzeko modukoa izango da, ez dakronometrorik ez eta denbora limiterik eta distantziak ez dira luzeak izango», adierazi dute Koaxi S Concept Triatloi Taldekoek. Horrela, parte hartzaileek 400 metro igeri, 15 kilometro bizikletan eta 3.5 kilometro egin beharko dituzte aringa-aringa.
Parte hartzeko izena bertan egunean eman behar da, 15:30ean Itsasaurren, baina parte hartzea mugatua izango da eta herrikoek izango dutela lehentasuna azaldu dute antolatzaileek. Triatloia 16:30ean hasiko da.
Akuatloia
Bihar izango da baita, Koaxik antolatzen duen gaztetxoen akuatloia ere. Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikien mailek parte hartuko dute proban, eta mailaren arabera distantzia ezberdinak egin beharko dituzte: Aurrebenjaminak 125 metro korrika, 50 metro igeri eta 125 metro korrika; benjeminek 250 metro korrika, 100 metro igeri eta 250 metro korrika; alebinak 500 metro korrika, 200 metro igeri eta 500 metro korrika; eta txikiek 1.000 metro korrika, 400 metro igeri eta 1.000 metro korrika.
Proba 11:00etan hasiko da Arrigorri hondartzan, baina parte hartu nahi dutenek 10:30ean eman behar dute izena.