
Mutrikuko Kalbaixo jaiak hurrengo astera arte hasiko ez badira ere, urteroko ohiturari jairraituz, Mutrikuko Bertso Eskolak
bariku honetarako
Kalbaixotako bertso jaialdia egitea erabaki du.
22:30ean aurrera, punta-puntako bertsolariak batuko dira
Zabiel Plazan. Besteak beste,
Hodei Barroso,
Beñat Gaztelumendi,
Angel Mari Peñagarikano eta
Jon Maia bertsotan ikusteko aukera egongo da. “Eguraldia txarra eginez gero, bertso saioa kultur etxean izango da”, adierazi dute bertso saio berezi honen antolatzaileek.