Irailaren 21ean, bosgarren urtez jarraian, egingo da
Kalbaixoko Kofradiak antolaturiko
Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa. Kirol proba
11:00etan hasiko da
Kalbaixoko ermita parean. Dagoeneko, eta hilaren 21a heldu bitartean, mendi lasterketan parte hartzeko epea zabalik dela jakinarazi dute antolatzaileek.
7,56 kilometroko luzera eta
1.146 metroko desnibel metatua izango dituen mendi lasterketa honetan parte hartu nahi duten guztiek
www.herrikrossa.com webgunean eman dezakete izena. Era berean,
hilaren 21ean, kirol proba hasi aurretik,
09:30etik aurrera irteera puntuan bertan ere
izena emateko aukera ere edukiko dute mendi lasterkariek.
Federatuek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta e
z federatuek, berriz,
15 euro.

Garaikurrei dagokionez, hainbat sari banatuko dira.
Lehenengo postuetan helmugaratzen diren
bostek izango dute
saria. Horrez gain, lehen beteranoak, lehen mutrikuarrak eta lehen auzotarrak ere txakolin sorta bat jasoko dituzte sari modura. Bestalde, partaide guztien arten hainbat opari zozkatuko direla ere azaldu dute antolatzaileek.
Mendi lasterketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,
kalbaixokokofradia@gmail.com helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali edota Kalbaixoko Kofradiaren Facebook orrialdea bisitatu dezaketela adierazi dute antolatzaileek.