https://www.youtube.com/watch?v=kDdugMKuddI
San Antolin Egunez ohitura duten modura, Lekeitioko alkateak eta zinegotziek udaletxetik elizarainoko ibilbidea egin dute gaur goizean Lekitto Musika Bandak lagunduta. Eguerdian, baina, entzule gehiago izan ditu herriko bandak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
San Antolin Egunez ohitura duten modura, Lekeitioko alkateak eta zinegotziek udaletxetik elizarainoko ibilbidea egin dute gaur goizean Lekitto Musika Bandak lagunduta. Eguerdian, baina, entzule gehiago izan ditu herriko bandak. Urtero legez, San Antolin kontzertu bikaina eskaini dute Independentzia plazako kioskoan Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean. Maribel, Mundu Berriko Sinfonia, Playas de Rio, Forrest Gump Suite eta A tribute to Ray Charles lanak eskaini dituzte arbolapean eguzkitik babestu diren ikusleen gozamenerako.
Aittitta Txikik antolatutako tiragoma txapelketak ere lagun asko batu ditu goizean. 22 gaztetxok eta 15 nagusik hartu dute parte tiragoma norgehiagokan, tartean europako txapeldun Emilio Gil-ek. Oraingoan baina, europan hirugarren geratu zen Jesus Iturregik hartu dio aurrea eta bigarren geratu da Gil. Hirugarren Iñaki Lopez-ek egin du. Bestalde, Lea-Artibaiko partaideei dagokionez, Tomas Serrano izan da nagusi eta Roberto Araceta eta Ricardo Elordi geratu dira bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
Gaztetxoen artean tiratzaile onena Ibon Alvarez izan da, bigarren Danel Pagaegik egin du eta Iñaki Lopez geratu da hirugarren.
18:00etan txapel jaurtiketa txapelketa egongo da plazan eta 20:00etan, urtero lez, udaletxe aurrean bertsolariak egongo dira. Aurten, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Alaia Martin arituko dira bertsotan.
ARGAZKI GALERIA [nggallery=189]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.