
https://www.youtube.com/watch?v=79slbGIRck8 Beste urte batez, Lekeitioko San Antolin jaietako egunik jendetsuena gogor hasi da. Antzar Egunean beti-betiko hitzorduak nagusi badira ere, herritarrek ez dute hutsik egiten. Herriko kaleak jendez gainezka egon dira goizean eta 12:00etan Antzar Jokoan parte hartuko duten parte hartzaileen pisaketa saioa hasi da.


https://www.youtube.com/watch?v=v6YIq4mU7RQ Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea buru dutela, gaur [irailak 5] herriko garapen taldeak agerpena egin du. Garapen planaren barruan udazkenerako prestatu dituzten egitasmoen nondik norakoak aurkeztu dituzte Marta Amonarriz udalturismo teknikari eta Garapen arloko koordinatzaileak, Cristina Zumeta Debegesako Garapen teknikariak, Yanoba Mariezkurrena nekazaritza teknikariak eta Maria Txakartegi Garapen taldeko teknikari eta Balea elkartearentzat lanean ari den kideak, alkatearekin batera.