Antzar Eguna: polimerozko antzarrak, emozioaren ikur
https://www.youtube.com/watch?v=79slbGIRck8
Beste urte batez, Lekeitioko San Antolin jaietako egunik jendetsuena gogor hasi da. Antzar Egunean beti-betiko hitzorduak nagusi badira ere, herritarrek ez dute hutsik egiten. Herriko kaleak jendez gainezka egon dira goizean eta 12:00etan Antzar Jokoan parte hartuko duten parte hartzaileen pisaketa saioa hasi da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Beste urte batez, Lekeitioko San Antolin jaietako egunik jendetsuena gogor hasi da. Antzar Egunean beti-betiko hitzorduak nagusi badira ere, herritarrek ez dute hutsik egiten. Herriko kaleak jendez gainezka egon dira goizean eta 12:00etan Antzar Jokoan parte hartuko duten parte hartzaileen pisaketa saioa hasi da.
Gehienez ere, antzar harrapatzaileak 75 kilo eduki behar dute. Eta epaimahaiko kideek hori da baieztatu dutena. Banan bana, harrapatzaileak Independentzia plazako kioskotik pasatu dira. Harrapatzaileak pisatzen ziren bitartean, taldeko beste kide batek poltsatik zenbaki bat ateratzen zuen. Zenbaki horrek, hain justu, adierazten du zenbagarren parte hartuko dute arratsaldeko Antzar Jokoan.
Antzar jokoan parte hartu duten 89 potinetik hamalau izan dira polimerosko antzarra hartu dutenak.
Osterantzean, jendetza da nagusi gaur [irailak 5] Lekeition. Eta horren adibide da goizean egun honetarako prestatuko aparkalekuek zeukaten itxura; guztiak bete-beteta zeuden.
Antzar jokoa
89 potin izan dira azkenean ere aurtengo antzar jokoan parte hartu dutenak. Lehenengo potineko (Danok lo) Joseba Arrate harrapatzaileak bi altxada egin eta lepo bat kendu dio antzarrari; benetazko antzarrarekin parte hartu du lehenengo potin horrek. Oro har, benetako antzarragaz parte hartu duten potinetako harrapatzaileek altxada gutxi egin dituzte. Horrela ba, benetako antzarrek ez dute joko askorik eman.
Bestalde, polimerozko antzarrekin parte hartu duten potinek emozioa gehitu diote jaiari. Tantarik bez potineko Igor Martin harrapatzaileek zazpi altxada egin ditu, eguneko altxadarik gehien, eta buru gabeko jasoaldi gehien egin dituenaren saria beretzat izango da.
WC-Komuns-eko Mikel Alkorta Maneiro izan da bestalde, buruagaz jasoera gehien egin dituena: lau jasoera egin ditu antzar naturalagaz.
Dotoretasunaren saria T-Kento ontziarentzat izan da. T-Kento berdinduta egon da beste hirugaz: Kokomarro, Kiskirri eta Beltzunak baina, denbora hobea egiteak, eman dio saria. 53 segundo egin dituzte eta 10 puntu lortu.
Danetara, 89 potinek hartu dute parte antzar jaian, euretatik 69 lekeitiarrak izan dira, beste bi Lea-Artibaikoak eta hemezortzi kanpokoak.
Hamalau parte hartzailek aukeratu dute Antzartek-a: zortzi lekeitiarrek, Lea-Artibaiko batek eta bost kanpokok. Antzartek bakarra erabili da gaurkoan bi txandatan. Lehenengo txandan 9 potin aritu dira eta bigarrenean gainerako laurak.
62 jasoera egon dira guztira: Antzartekegaz 24 jasoera eta naturalagaz 38.
Zortzi ontzi pasatu barik geratu dira azkenean, denbora barruan ez egiteagatik. Ontziek minutu bat eta erdi zeukaten pasatzeko. Ontzietako bat, bestalde, albotik pasatu da.
Sari banaketa irailaren 8an egingo da, 20:00etan, Eskolapeko limoneroetan.
Portuko giroari dagokionez, beste behin ere jendetza izan da nagusi Lekeition.
Esku pelota finala
Portuan bezala, jende asko bildu da gaur arratsaldean Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Bertan jokatu da San Antolin Txapelketako finala eta Irujo eta Zabaleta izan dira garaile. 22 eta 19 irabazi diete Urrutikoetxea eta Albisuri partidu lehiatu baten ostean.
Lehen tantoak Urrutikoetxea eta Albisuren alde izan dira o-2 urdin, baina gorriak zein urdinak nahiko berdinduta ibili dira finalean. Alde gutxirekin batzuk zein besteak aurretik ibili dira eta 17 eta 19 ere galtzen joan dira Irujo eta Zabaleta. Baina, tantua berreskuratu eta aurrera egin dute txapeldunek.
Harmailetan izugarrizko giroa egon da.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=189]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.