Bizenta Mogelen bizitza ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Lekeitioko Udalak
Bisita gidatua irailaren 27an izango da, Markina-Xemeinen, 10:30etan udaletxe aurretik hasita. Lekeition 9:30etan Bizkaibusa hartzeko proposamena egin du udalak.
Bisita gidatuaren helburua Juan Antonio eta Bizenta Mogelen figurak berreskuratzea eta Mogeldarrak Markina-Xemeinen bizi izan ziren garaia nolakoa zen ezagutzea izengo da. Bisitaren ondoren, gainera, 12:00etan, Uhagon Kulturgunean, Yolanda Arrietak Etxebarriko idazleak Bizenta Mogelen bizitzaren nondik norakoak azalduko ditu.
Bisitan parte hartu ahal izateko izena irailaren 23a baino lehen eman behar da euro baten truke, udaletxean, 946034100 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@lekeitio.com helbidera idatzita. Bateren batek haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero, izen ematearekin batera jakinarazi beharko duela zehaztu dute.
Bisita gidatua eta tailerra Jabekuntza ikastaroen baitan kokatzen dira .
